Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak Irati Elorrieta gonbidatu zuen atzo; Aldai Patronatuan lotu ginen bere ipuinez osatutako nobelaz gehiago jakiteko. Lagunak, ezagunak, irakasle ohiak eta bere irakurleak oso gustora egon ginen berbetan. Azalpenak eta galderak bi norabideetan izan genituen; Iratiren azalpenez gain, gehienok animatu ginen zalantzak galdetzera, gustatu zitzaiguna esatera, hunkitu gintuena konpartitzera.

Nobela poetikoa da, barnemunduak dauka pisu gehien bertan. Egunero bizi ditugun momentuen magiaz baliatzen da Irati Elorrieta eleberri intimista honetan. Elementu batzuk errepikatzen dira ipuinetan: patioa, izozkiak, lagunak, filmeak, albarikokeak, kafea, musika… Bakarrik eta lagunduta bizi da Sira ipuinotan; eleberriko beste pertsonaien modura, bere burbuila barruan, eta aldi berean beste burbuilekin kontaktuan agertzen zaigu.

Eskerrik asko, Iratiri, eta etorri zineten guztioi. Atzoko arrastia ere magikoa izan zen, gure burbuila bizi genuen. Hurrengora arte!

“>irati elorrieta “burbuilak” from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo