"Umea jaio eta berehala hizkuntza batean espezializatzen da eta gainerakoak desberdintzeko gaitasun horrek okerrera egiten du apurka-apurka, guztiz galtzen den arte. Beraz, bizitzaren lehendabiziko egun eta hilabeteetan, haurrek gaitasun izugarria omen dute hizkuntzak ikasteko, ia mugarik ez duena". Adierazpen hau Charles Yang hizkuntzalari eta informatiko entzutetsuak egin zuen Bilboko Guggenheimen joan den urrian egindako hitzaldi arrakastatsuan.
Yang-en esaldi gehiago:
"Hitz egitean haur ingelesek egiten dituzten zenbait akatsek, zentzu gramatikala dute euskaraz"
"Haurrek hizkuntza bat ikasten dute gainerako aukera guztiak desikasiz"
"Europan ez dago euskararen antzik duen beste hizkuntzarik. Hizkuntza banakatu eta aztertzen badugu, euskararen zati txikiek beste hizkuntza batzuen antza daukatela konturatuko gara. Zuen arbasoek zati horiek bildu eta berregin zituztela dirudi"
Gai honi buruz gehiago irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.
Leave A Comment