Margotzea jolasa denean, ondo pasatzea da asmo bakarra. Ez da ezer komunikatu behar. Ez dago artelanik. Arno Stern adituaren arabera, «haurrari 'egidazu marrazki bat' esatea oso larria da». Umeak ez baitu inorentzat marraztu behar. Ezin zaio esan tximinia egitea falta zaiola, edo atea. Ezin zaio esan eguzkia horia dela. Ez delako egia. «Haurraren marrazkia ez da ona, ez txarra; ezin da hobetu». Ez da komeni gaia jartzea ere. Edo oso ondo ari dela esatea. «Bestela umeak heldua gustura ikusi nahiko du, ez da librea izango». Haren oniritziaren bila ibiliko da, eta ez du barrutik irteten zaiona marraztuko. Eta margotzeko jolasean askatasuna ezinbestekoa da.

«Marrazten duenean, umea jolasean ari da, bere mundua sortzen, beste inorena ez. Ez du publikoarentzat jolasten, ez dio inori ezer erakutsi nahi. Ez dago mezurik, ez dago ikuslerik, ezta interpretaziorako biderik ere». Umea handitzean inspirazioa desagertu egiten dela, hori ere gezur galanta dela dio Sternek: «Irudimena, fantasia, sormena… ezabatu beharreko zenbat ideia dauden! Inspiraziorik ez dago. Marrak egitea naturala da, eta gaitasun hori ez da inoiz desagertzen. Ez du zer ikusirik artearekin». Haren ustez, «denok dakigu marrazten. Ez dago ikastaro beharrik. Ez dago irudimena akuilatu beharrik». Jakin-mina aski da.

Gehiago irakurri hemen

Gaiari buruzko web gune gehiago:

http://www.arnostern.com/fr/index.html

http://www.enbuenasmanos.com/articulos/muestra.asp?art=1749

http://zernora.blogspot.com/2008/11/conferencia-y-curso-de-arno-stern.html