getxoko berbalagun taldea getxoko berbalagun taldea getxoko berbalagun taldea

getxoko berbalagun taldea getxoko berbalagun taldea getxoko berbalagun taldea

Zuen berbalagun taldeko argazkia egin eta bidali
. Honekin irabazi ahal duzue 30 €ko txekea Orixa liburudendan, euskarazko produktuetan gastatzeko. Eta zergatik ari gara hau antolatzen? Berbalagunen "familia osoko" albuma osatu nahi dugulako, zuen taldeko oroigarria gorde ahal izateko eta beste taldeetako kideen aurpegiak ezagutu nahi ditugulako.

Zuetako batzuek galdetu diguzue ea bakarrak zineten Romon edo Algortan, ea zein adinetako jendea dabilen Getxoko berbalagun eta gurasolagun taldeetan. Bada, bai, jende asko gara, eta zaila denez denok leku eta ordu bakar batean geratzea, berbalagunen argazki albuma sortzea bururatu zaigu.

Otsailaren 9an egingo dugu zozketa, eta bidalitako argazkietan agertzen zaretenok parte hartu ahal izango duzue. Taldeko argazki bat baino gehiago bidali daiteke, afariren bat egiten baduzue, taberna zuloan bada, edo irteeraren batekoa bada… zuek bidali, ongi etorriak izango dira denak.

E-mailez egizugetxo@gmail.com-era bidali, eta paperean baduzue, ekarri bulegora: Aldai Patronatuan, Karitatea 1, sotoa, 10.bulegoan gaude, Algortan bertan.