Mundakako lamiak eta atorrak baino apur bat lehenago iritsiko gara Getxoko berbalagunak Bizkaiko herri estrategiko eta eder horretara. Datorren zapatuan kotxez Gernikaraino joan eta handik, ibaiari jarraituta, Mundakaraino oinez egingo dugu. Animatzen bazara, badakizu, deitu (619 935 541) eta lotuko gara!
Otsailaren 21eko irteera "Gernika-Mundaka"
9:00etan Algortako metro plazako parkinean geratuko gara.
Kotxeak lotzeko aurretik deitu: 619 935 541
Bazkaria norberak eramango du
Leave A Comment