Urtero legez, sagardobidaia antolatuko dugu martxoaren 14an. Sagardobidaia ez da bakarrik sagardotegian bazkaltzea eta parranda itzela egitea bertsolari eta musikariekin. Ez. Goizean oso plan berezia dugu: Juan Mari Beltranekin geratu gara Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan, mimoz prestatzen dituzte bertan bisita gidatuak, eta guri mimoak gustatzen zaizkigunez… ez dugu aukera galdu nahi.
Aurten ere ez gara bakarrik joango, Mahatserriko eta Indautxuko berbalagunez gain Erandio eta Leioako lagunak ere badatoz. Sagardotegikoa aukera ederra izaten da gure taldeko berbalagunekin egun osoa euskaraz bizitzeko, baita beste taldeetako jendea ezagutzeko ere.
Egitaraua hauxe da:
8:45 Algortako Kirikiñotik irten
10:30ean Oiartzungo Herri musikaren txokoan Juan Mari Beltranekin hitzordua.
14:00etan Astigarragako Alorrenea sagardotegian bazkaria, bertsolari eta musikariekin.
Arrastian Hernanin poteoa
20:00etan autobusean bueltatzeko hitzordua
Izena emateko: guri emailez (egizugetxo@gmail.com) edo telefonoz (619 935 541) esan, ingresoa (28 €) egin zuen izen-abizenekin EGIZUren kontuan: Euskadiko Kutxa/3035 0067 66 0670062588 eta eginda dagoenean ere abisatu, mesedez.
Zelan ikusten duzue? Ahalik eta arinen eman behar da izena, aste honetan zehar egiten baduzue, ederto! Iazko irteerako argazkiak eta blogean idatzi genuen kronika hemen dituzue, animatu!
Leave A Comment