Eguraldia ikusita, badakigu berbalagun mendizaleok ibilbide gosez zabiltzatela. Urdaibaikoa atzean utzita, oraingoan ere ez gara oso urrun joango: eskualdean bertan ibiliko gara. Josu Larrañagak eta Esther Calvok proposatu dute oraingoan bidea: Uribe Kostan bertan, Urduliz, Plentzia eta Butroeko parajeak ezagutuko ditugu. Betiko legez, larunbat honetan, martxoak 28, Algortako Telletxeko metro geltokian geratuko gara eta handik, metroz, Urdulizeraino joango gara. Urdulizko metro geltokitik abiatuta lau orduko ibilbide zirkular erraza egingo dugu: Urduliz-Plentzia-Butroeko gaztelua-Urduliz. Josuren azalpen historiko-toponimiko-naturalistak ez dira faltako! Beti bezala, bokata eta ardoa norberaren esku. Animatu eta etorri! Eta eskerrik asko Josu eta Estherri!
Goazen gaztelua konkistatzera!
Egizu Getxo Euskaldun elkartea2009-03-23T19:23:22+01:002009-03-23|kirola euskaraz, mendi irteerak|0 Comments
Leave A Comment