Apirilaren erdialdean argitaratu genuen udaberriko jardueren zerrenda. Berbalagunei, nola ez, gutuna bidali genizuen etxera eta e-postontzira; euskaltegietara bisitak egin genituen bertatik bertara gonbidatzeko. Hemen ere publikatu genuen pdf-a denon eskura egoteko. Hamaika aukera euskaraz egiteko Getxon eta Euskal Herrian, zure esku, beraz, aprobetxa itzazu!

Aste honetako kontuak:

Gaur, hilak 5: Euskararen toponimia ibilbidea
Getxoko XX. mendeko euskararen ibilbide hau laburra da. Portu Zaharrean hasita, San Nikolas Plazara joango gara, Basagoiti etorbidetik Kasino plazara, Amezti kalean UK aldizkaria eta Koska irratia bisitatuko ditugu eta ibilbidearen amaiera Aldai patronatuan izango da (Itxasgane), bertan ukberri, ALBE, EGIZU eta Bizarra Lepoan elkarteen berri izateko bertatik bertara. Gogoratu 8 toponimia ibilbide gehiago dituzuela Getxoko izenak eta historia hobeto ezagutzeko.
19:00 | ETXETXUN (PORTUZARRA) | BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA + GETXOKO UDALA

Ostegunean, hilak 7: Mundu galduen bila

Adur Larrea marrazkilaria etorriko da teknologiei buruz berba egitera. Zein motatako teknologiaz galdetuko duzue? Porrot egin edo komertzialki bideragarriak ez omen ziren horiei buruz, hain zuzen. Umorea eta zientzia, asmakizunak eta gure bizimodua lotuko ditu Adurrek, ordu betez ederto pasatzeko modua. Amaieran sareko euskarazko produktuen katalogoa banatuko da.
17:00 | VILLAMONTE KULTUR ETXEAN | GETXOKO UDALA + EGIZU

Ostegunean, hilak 7: Kirmen Uriberekin “Bilbao-New York- Bilbao” eleberriaz solasaldia

Irakurle kluben funtzionamendua ezagutzen duzue: idazle baten lana proposatzen dugu, irakurri eta bi aldetako esperientziak konpartitu gero. Idazleak bertatik bertara ezagutu, lanez gain euren bizipenak, motibazioak ezagutu nahi ditugulako. Animatu, eta irakurri “Bilbao-New York-Bilbao”, Kirmenen lehenengo nobela.
20:00 | ALDAI PATRONATUAN | URIBE KOSTAKO IRAKURZALEEN TXOKOA (EGIZU)

Ostiralean, hilak 8: Mundu galduen bila
Adur Larrearen eskutik.
10:15 | SANTA EUGENIA KULTUR ETXEAN | GETXOKO UDALA + EGIZU

Larunbatean eta igandean, hilak 9 & 10: Asteburu pasa Urepele eta inguruetara
Urepeleko Iban Getxon dabil berbalagun; izan ere, zuetako batzuek ondo ezagutzen duzue. Berak gidatuko gaitu asteburu honetan. Mendi irteera egingo dugu zapatu goizean, herriko aterpetxean afaldu eta gaua pasatu. Domekan
inguruko baserri batera joango gara bertako produktuak eta jendea ezagutzera. Bazkaldu eta gero buelta. Bidaia autobusez izango da. Izena emateko 50 € ingresatu behar dira EGIZUren kontuan (3035 0067 66 0670062588) eta guri esan.
ASTEBURUA | NAFARROA BEHEREAN | EGIZU

udaberriko gutuna

http://www.scribd.com/browse” style=”text-decoration: underline;”>explore others: Brochures & Catalogs euskara egizu