Adur Larrearen Mundu galduen bila

Aste honetan dabil Adur Larrea Getxoko institutu eta kultur etxeetan Mundu galduen bila. Baina zer dira mundu horiek? Eta nor da Adur hori? Atzo aurreratu genizuen teknologi bereziei buruzko saioa dela. Inoiz porrot egin edo komertzialki bideragarriak ez omen ziren horiei buruz, hain zuzen. Umorea eta zientzia, asmakizunak eta gure bizimodua lotuko ditu Adurrek, ordu betez ederto pasatzeko modua. Amaieran sareko euskarazko produktuen katalogoa banatuko da.

Bide batez esango dugu katalogo hori ezin izan dugula sarean topatu, zuek ikusten baduzue, bidali linka mesedez!

Algorta eta Romoko kultur etxeetan saio bi izango ditugu, gonbidatuta zaudete:
Maiatzak 7, osteguna: 17:00etan Villamonte kultur etxean
Maiatzak 8, ostirala: 10:15ean Santa Eugenia kultur etxean

Kartela zabaldu nahi baduzue hemendik hartu: "Mundu galduen bila" Adur Larrearen eskutik (245 Kb)