Larunbatean, Areetako geltokitik Algortako Kirikiñora abiatu ginen. Han 12 lagun zoragarriekin bildu eta gero, hasi zen gure abentura.

“Bidaia oso trankila izan zen”. Gure Bego (gidaria) lasaitu ondoren, inolako arazorik gabe heldu ginen Baigorrira. (OHARRA: Baigorrin ez bilatu supermerkatua, oso urrun dago eta).

Herri honetan kafetxo bat hartu, eta zuzen-zuzen Urepelera. Han zegoen itxaroten gure Iban, hura agurtu ondoren, denok batera mendira joan ginen.

Eguraldi bikaina, konpainia ezin hobea, leku zoragarria… eta bazkaldu ondoren  lurrean etzanda goruntz begira ohartu nintzen,  euskaltegiko ikasleen bizitza oso gogorra zela.

Txangoa bukatu genuenean, aterpetxera joan ginen. Dutxa hartu genuen, ondoren herriko tabernan  Urepeleko “mini patxaranak” dastatu genituen. A ze nolako patxaran bitxiak!

Igandean, ohiko baserri bat ezagutu genuen, eta Urepelen esku pilota joko interesgarri batez gozatu eta gero bazkaltzera joan ginen. Kafearekin batera jokoak hasi ziren, filmak asmatzeari ekin genion eta horrela heldu zitzaigun bueltatzeko ordua.

Algortan hasi eta Algortan amaitu zen gure abentura.

MILA ESKER AUNITZ!

Edurne