Ekainaren 6an Euskal Herriko berbalagun guztion eguna izango da Arabako hiriburuan. Gogoratzen duzue iazko Mintza Eguna etxean bertan? Zenbat lan eta zein poza dena ederto atera zenean! 🙂 Bada, aurten Gasteizko lagunak prestatzen ari direnarekin gozatzera joango gara Getxokoak, eta egun pasa egingo dugu bertan.
Egitaraua prest dago:
9:30ean Autobusa Algortako Kirikiñon (barreren ondoan, egin klik hemen eta ikusi mapan non dagoen)
11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan
12:00etan Ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen
13:30ean Kalejira Alde Zaharretik Landatxoraino
14:00etan Bazkaria Landatxon (Menua: patea, paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea eta kopa)
15:30ean Sari banaketa: aurten ere 6 berbalagun jator sarituko ditugu 🙂
16:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldeak gidatua
19:00etan autobusa Getxora bueltatzeko
Izena eman behar da maiatzaren 26a baino lehen, adi eta ondo irakurri data, maiatzaren 26a. Menua + autobusa = 25 € izango dira, eta betiko moduan EGIZUren kontuan ingresoa egin zuen izen-abizenak+Mintza eguna ipinita eta gero guri deitu (619935541 / 944914357) edo emailez esan (egizugetxo@yahoo.com) egin duzuela. Euskadiko Kutxako gure zenbakia hauxe da: 3035 0067 66 0670062588.
Mingainak dantzan jaiaren leloa gogoratzen duzue? Mingainak eta gu, denok dantzan ibiliko gara aurten ere. Animatu eta berbalagun taldean komentatu, lagunekin lotu eta denok Gasteizera!
Leave A Comment