Mendi irteera honetan, Getxoko berbalagunak joateaz gain, Euskal Herriko beste herrietakoak ere lotuko gara. Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, koordinatzen ditu Mintzapraktika programak, eta bertan parte hartzen dugunok erabaki genuen mendi irteera bateratuta egitea maiatzean. Horregatik Aratz, eta horregatik ere gonbidapen berezi hau.
8:30ean geratuko gara Algortako metro plazako parkinean. Araiara joango gara autoz eta Ajuria fabrika zaharraren ondoan elkartuko gara beste mintzakideekin aldapan gora hasi aurretik. Ibilbide zehatza nahi duenak, mesedez, deskargatu ondoko pdf artxiboa.
Araia-Aratz ibilbidea (163 KB)
Zuk zer egingo duzu? Izena emateko deitu eta lotuko dugu kotxeena (619 935 541).
Kartelean eta bannerrean erabili dugun argazkia flickr-en saltseatzen topatu dugu eta Ander García arabarrak ateratakoa da, eskerrik asko Anderri!
Leave A Comment