Automata, androidea, robota, cyborga? Zenbait kontu eta hainbat azalpen entzun genituen aurreko astean Adur Larrea marrazkilariaren eskutik. Ederto pasa genuen Villamonten eta Santa Eugenian asmakizun berezien artean: sakelako erraldoiak, baporez mugitutako abioi eta autoak; batzuk beldurgarriak ziren, eskerrak ez zuten proiektutik errealitatera salto egin…

Eskerrik asko Adurri, beraz, eta hurrengora arte!