euskal dantzak
Bihar arrastian, Tellagorri plazan lotuko gara Itxas-argia elkartekoekin dantzatzeko. SENDI Proiektuaren tailer honetan 18:00etatik 19:30era 5 urtetik gorako umeak eta gurasoak elkarrekin ibiliko gara gorputza astintzen. Begirale zerbitzua egongo da 4 urtetik beherako umeentzat, baina horretarako gaur bertan jakinarazi behar diguzue telefonoz (685 73 29 63). Euririk eginez gero Tellagorri ondoko Aldai patronatuan elkartuko gara. Bihar arte!