Ondo dakizue hainbat plan proposatu genituela maiatzean zehar familia giroan egiteko. Batzuk dagoeneko egin ditugu: zaldi gainean ibiltzeko ikastaroak, dantza tailerra Itxas-Argiako lagunekin eta jaialdia Bizkaiko Xirula-Mirularekin; beste batzuek gaur eta igandean izango dute amaiera: argazkigintza digitala eta irristaketa, biak San Nikolas ikastolan.

Larunbat honetan postreak izango ditugu: MariOlas ipuin kontalaria Algortako metro plazan, eta Romoko Santa Eugenian txalaparta jaialdia Uktest elkarteko lagunekin. Behean duzue informazio guztia.

Eskerrik asko antolatu, lagundu eta parte hartu duzuen guztioi, zein gustura egiten diren SENDIren jarduerak zuen ondoan!


MariOlas ipuin kontalaria
4 eta 10 urte bitarteko umeek gurasoekin batera aukera paregabea izango dute MariOlas eta bere ipuin zoragarriekin gozatzeko. (Euria eginez gero, Zabala ikastetxean izango da)

Noiz: maiatzak 30, larunbata
Ordutegia: 12:00 – 12:45
Non: Algortako metro plaza (Telletxe)
Matrikula:doan
Ume kopurua: 30 gehienez

Begirale zerbitzua: 4 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi, mesedez)

Txalaparta jaialdia
Uktest elkarteko lagunekin, gustu eta adin guztietako lagunentzako jaia antolatuko dugu: eskulanak, denborapasak, txalapartaren inguruko azalpenak, eta nola ez… txalaparta jo nekatu arte! 3 urtetik aurrerako guztiak gonbidatuta zaudete. (Euria eginez gero, Santa Eugenia kultur etxean izango da)

Noiz: maiatzak 30, larunbata
Ordutegia: 17:30 – 20:30
Non: Santa Eugenia plaza, Romo
Matrikula: doan
Ume kopurua: 50 gehienez