Dena prest dugu larunbaterako. Getxoko 35 berbalagun joango gara Gasteizko Mintza Egunera. Goizeko 9:30ean Algortako Kirikiñotik irtengo da autobusa, handik Deriora, Txorierriko berbalagunak hartu, eta Txurdinagako kiroldegi parean Mahatserri, Indautxu eta Galdakaoko berbalagunak igoko dira.

Gasteizko autobus geltoki ondoan geratuko da autobusa eta, oinez, alde zaharrean sartuko gara Eskoriatza-Eskibel jauregira iristeko, bertan izango baita, goizeko 11etan, zer eta hamaiketakoa!

Egun osoko plana gogorarazteko hemen egitaraua:

11:00etan Eskoriatza-Eskibel jauregian ongi etorria eta hamaiketakoa
12:00etan Ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen
13:30ean Kalejira Alde Zaharretik Landatxoraino
14:00etan Bazkaria Landatxon (Menua: patea, paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea eta kopa)
15:30ean Sari banaketa: aurten ere 6 berbalagun jator sarituko ditugu 🙂
16:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldeak gidatua
19:30ean Gasteizko autobus geltokian geratuko gara gurea hartzeko

Beheko mapan Kirikiño duzue, denok ez baikenuen liburu denda mitiko hura ezagutu.

tagzaniapaste
Kirikiño