Proposamenak hamaika dira ekainean zehar euskaldunon artean lotzeko. Ea tarterik topatzen duzuen hauetako pare batera, gutxienez, etortzeko.

09 ekainean getxon euskaraz!

http://www.scribd.com/browse” style=”text-decoration: underline;”>explore others: Magazines & Newspape euskara euskaldun

13-14, ASTEBURUA, ARABAKO LAUTADA, EGIZU
Bizikleta asteburua Arabako Donejakue bidean
Urtero legez, 2 eguneko ibilbidea egingo dugu bizikletaz. Aurten zirkularra izango da, eta Arabako ekialdea ezagutuko dugu. Barriako aterpean egingo dugu lo eta irteerak bertatik egingo ditugu. Berbalagun eta bazkideek 40 € eta besteek 50 €.

19, OSTIRALA, 22:00, PORTUZAHARREAN, ALBE (ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA)
Balkoitik balkoira bertso-saioa
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak, nork bere balkoitik, bertsoak botako dituzte, lehenengo aldiz 1802an Tolosan jaio zen ohitura eutsiz. ALBEk eta Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatuta.

19, OSTIRALA, 21:00, ROMOKO SANTA EUGENIA PLAZAN, GETXOKO UDALA
IV. Euskara show-a
Getxoko kultura arteko karaoke honetan hainbat taldek prestatutako kantak entzungo ditugu. Gonbidatu bereziak egongo dira, munduko janaria, eta txosna Bizarra Lepoanen eskutik.

20, LARUNBATA, 13:00, ALGORTAKO ZABALA IKASTETXEAN, EGIZU + BIZARRA LEPOAN
Lagun bazkaria
Berbalagunok eta Bizarra Lepoaneko kideok kurtsoari bukaera emateko era ezin hobea antolatu dugu: triki-bertso-musika-poteo-bazkaria. Kurtsoan zehar izandakoaren errepasoa egiteko eta kantuan gustura egiteko aukera aparta izango da.Helduek 15 € eta umeek 8 €.

20, LARUNBATA, 21:00, ROMOKO SANTA EUGENIA PLAZAN, GETXOKO UDALA
Kantuketan: Sugan eta Gatibu
Ekimen honen helburu nagusia da euskal musika-talde eta artistarik onenak biltzea. Kantuketan-ek euskal musikaren aniztasuna ezagutzera eman nahi du. Hori dela eta, zikloak oso musika-genero ezberdinak biltzen ditu. Txosna Bizarra Lepoanen eskutik.

21, IGANDEA, 11:00-13:00, PORTU ZAHARREKO ORUBEAN, EGIZU
Patinaje ikastaroaren hasiera
Ander irakaslearen eskutik eta 3 igandetan (21, 28 eta uztailaren 5a) gazte eta helduentzako ikastaro hau egongo da. Portu Zaharreko orubean hasiko da. Berbalagunek eta bazkideek doan duzue, besteok 10 euroren truke.

23, ASTEARTEA, 18:30-22:30, ALGORTAKO SAN NIKOLAS PLAZAN, GETXOKO HAINBAT ELKARTE
San Juan sua
Bizkaiko Xirula-Mirularen jaialdia, ume eta gurasoentzat (kantak, dantzak eta kirola), makillaje eta txalaparta tailerrak, txokolatada, bertsoak eta kantuak. Amaieran suaren inguruan denok dantzan!

27, LARUNBATA, 9:00, ALGORTAKO PARKINEAN, EGIZU
Bilbo – Laudio, mendian zehar
Hileroko ohiturari jarraituz, hirugarren larunbat honetan mendi ibilbide polita egingo dugu: Bilbotik irten eta Laudiora, Ganekogortatik. Garraio publikoa erabilita, ederto moldatuko gara oinez egingo ez ditugun tarteak egiteko. Metroz Bilboraino, eta Laudiotik buelta trenez zein autobusez egin dezakegu.