Getxoko Immigrazio eta Euskara Zerbitzuek udaberrira ekarri dute Euskarashowa, jende gehiagorengana iristeko Romoko Santa Eugenia plazan izango da, aurten, jaialdia. Hamar lagun talde prestatzen ari dira egun horretako karaokea. Eta horien artean berbalagunek ere parte hartzen dutenez gu animatzera joango gara.

Baina data eta lekua ez dira aurtengo berrikuntza bakarrak, ez horixe! Gonbidatu bereziak igoko dira taula gainera: Jorge eta Israel Pisa, flamenkoa euskaraz egiten duten anaiak, Jose Heredia eta bere taldea, eta Jone Díez gazte getxotarra. Amaitzeko Candela Radioko Dj-ak musika pintxatuko du 24:00ak arte.

Gose eta egarri ez izateko, elkarte batzuek hainbat lekutako pintxoak prestatuko dituzte, edatekoa ere ez da faltako Bizarra Lepoanen txosnan. 20:00etatik aurrera bertan egongo gara, eta 21:00etan hasiko da karaokea.


Euskarashowa prestatzen…

Jorge eta Israel Pisa, artista apartak!