SENDIren hirugarren ikasturtea izan zen 2008-09 eta balantzea egin eta gero, poz-pozik geratu gara emaitzarekin: azaroan, otsailean eta maiatzean antolatutako 33 tailerretan (kirola, janaria, jolasak, musika…) 917 lagunek hartu zuten parte. Horretaz gain, 43 aita eta ama ibili ziren 7 gurasolagun taldetan, astero-astero euskara erabiltzen plazan, kalean edo tabernan. Amaitzeko, aurkezpen eta publizitate bitartez Getxoko etxe guztietan jakin zuten zeintzuk diren udalaren diru-laguntzak euskaltegietan euskara ikasteko. Balantze txosten osoa eskuragarri jarri dizuegu hemen.
Leave A Comment