Irailaren 26an 9:00etan lotuko gara Algortako metroko plazako parkinean. Elosura joango gara autoz eta buztingintza museoan bisita gidatua egin ostean Landatik paseotxo bat ematen abiatuko gara.

Museoari buruzko informazio zehatzagoa gura duenak eskuragarri dauka euren web gunean (www.euskalzeramika.com). Eta museoan bertan zer edo zer erosteko aukera ere izango duzue!

Zuk zer egingo duzu? Izena emateko deitu eta autoena lotuko dugu (619935541).