Urtero legez, urriaren 5ean yoga ikastaroa hasiko da Algortan, astelehen eta eguaztenetan, 19.30etik 21:00etara, ekainaren amaiera arte. Hasier Rekondo irakasleak gidatzen duen taldeak 6 urte bete ditu eta bertan hasiberri zein esperientzia dutenentzat dago lekua.

Lehenengo 3 klaseak (urriaren 5, 7 eta 14) Aldai Patronatuan izango dira, urriaren 19tik aurrera San Nikolas Ikastolako Haur Hezkuntzako lonjara joango gara.

Animatu zaitezte! Izena emateko zein informazioa eskatzeko; egizugetxo@yahoo.com , 944914357 eta 619935541 telefonoetan izango gara.

PREZIOA: 25 € hilean berbalagunentzat, bizarra lepoaneko kideentzat eta san nikolas ikastolako lagunentzat / 30€ hilean