Zapatuan, uztailaren 25ean, paella egun handia dugu Getxon. Itxas-Argia elkarteak urtero antolatu eta gu, Bizarra Lepoan elkartekoak eta EGIZUko berbalagunak, urtero joan egiten gara. Paella Garbik eta Josuk prestatzen dute, pintxe jator batzuen laguntzaz. Bestelako prestaketa lanak hasi dira, animatzen bazara, garaiz zabiltza. Deitu edo emaila bidali, eta lotuko gara.
Gure toldoaren egitaraua hauxe da:
GOIZEAN ZEHAR: txalaparta gunea, BAPIRUKE txokoa eta 009 TRIBIALA
+ BAPIRUKE/umeen txokoa: etor zaitez zure marrazkia egitera eta eraman oparitxoa marrazkiaren truke.
+ Txalaparta gunea: animatu eta txalaparta jo!
+ 009 TRIBIALA: eskualdeari buruzko 3 galdera erantzun eta zozketan sartu.
12:00etan umeentzako jolasak
17:00etan 009 TRIBIALAren zozketa eta sari banaketa. Saria: 50 € txekea Orixa liburudendan euskarazko produktuetan gastatzeko.
17:30ean SOKATIRA txapelketa mundiala! Koadrilan etorri eta parte hartu!
Leave A Comment