Getxoko gazteenek aukera izango dute abuztuan zehar hainbat ikastarotan parte hartzeko. Bizarra Lepoanek, herriko euskara elkarteak, 8 eta 16 urte bitartekoentzat, adinaren araberako taldeetan, ekintza berriak ipiniko ditu martxan herriko eta eskualdeko beste elkarteekin batera: UKTEST, La Kantera skate eskola eta La Salbaje surf eskola.
Lekuak mugatuak dira eta Bizarra Lepoaneko bazkideek lehentasuna dute izena emateko momentuan; baita prezioan ere. Adi ibili, hilaren 28ra arte eman daiteke izena.
Informazioa:
Taldeak adin tarte hauen arabera:
8-10 // 11-13 // 14-16
TXALAPARTA abuztuaren 3tik 6ra
SURF abuztuaren 10etik 13ra
SKATE abuztuaren 17tik 20ra
Egunean 2 orduz
ikastaro bakoitzak 8 € / 5€ Bizarra Lepoaneko bazkideek
izena eman uztailaren 28ra arte 94 491 4357 (goizez)
www.blogari.net/bl // bizarralepoan@euskalnet.net
Leave A Comment