Zuotako batzuk SENDIren txalaparta tailerrean egon zineten maiatzean, Romon. Egun hartan ikasitakoa hobetu edo praktikatu nahi baduzue aukera ezin hobea izango duzue larunbat honetan, Algortan: UKTEST elkarteko lagunek egun osoko jaia antolatu dute.
Noiz: urriak 3;
Non: Algortan , metroko plazan eta Zabala eskoletan;
Helburu nagusia: Hurbiltzen den jende guztiari txalaparta hobeto ezagutzeko aukera ematea eta aldi berean musika tresna hau jo ahal izateko aukera eman. Bestalde, txalapartariak biltzeko aukera ere ematen du jai honek, txalapartaren inguruan jai giroan biltzeko aukera emanik hurbiltzen den orori.