Areetako eskoletako plazan antolatuko dute jaialdia Areetako Udal Ludotekako lagunek. Magia, globoflexia eta makillaje tailerretan parte hartzeko aukera izango dute 5 eta 11 urte bitartekoek; izan ludotekako bazkide edo ez, orduan, aukera ezin hobea arrasti pasa egiteko bertan.

Jakingo duzuenez Ludotekara joateko 5 eta 11 urte bitarteko umeek bazkide egin behar dute, eta astean zehar, arratsaldez, joaten dira bertara ume gehiagorekin jolastera, Maialen eta Maialen hezitzaileekin. Honi buruzko informazio gehiago Bizarra Lepoanen blogean zein Udaleko web gunean.

Areetako Ludotekako Jaia
Data: urriaren 2an, ostiralean.
Iraupena: arratsaldeko 5etatik 8ak arte.
Jarduerak: globoflexia eta makillaje tailerra eta magia saio partehartzailea.
Jai honetan ludotekako bazkideek, eta bazkide ez direnek ere, parte hartu dezakete.
Animatu eta etorri Areetako ludoteka ezagutzera!!!