Aurreko larunbatean, Elosuko buztingintza museoan, interes gehien piztu ziguna:

 

Joseren eskuak gogoratzen ditut.
Mardul bezain sentikorrak ziren eskuak. Aita eltzegilaren eskutik ibiltzen ikasteko eskuak. Gurdiaren idiak gobernatzeko eskuak. Gerrak ekarritako malkoak xukatzeko eskuak. Orain urtegia dagoen lursailetatik buztina ateratzeko eskuak. Ikasle ezezagun bati lotsaz atea zabaltzeko eskuak.

Buztingintza museoa  altxatzen den lekuan labea besterik ez zen zutik geratu gerra zibilaren ostean. Hogei urte geroago buztina isilarazi zioten urtegi azpian murgilduta, itxasoa barrualderantz eraman zutenean. Eskerrak Blankaren eskuek ozen hitz egiten dutela, bihotza eta buztina nahastuz, antzinako artisauen legez.

Mila esker Iñaki eta Monica kazetari bikainak izan zarete!!