Euskaraz berba egiteko lagunik gura duzu?
Euskaldunon sarea zabaltzen boluntarioa izan gura duzu?
Gura baduzu nahikoa da astean ordubete libre izatea.
Euskaraz berba egiteko talde txikiak sortuko ditugu eta parte har dezakezu! Jariotasunez hitz egiten duten eta mintzapraktika behar duten lagunekin elkartuko zara eta taldekideekin erabakitzen duzuen lekuan bilduko zarete. Antolatzen ditugun txango, merienda, hitzaldi, tailer, afari eta gainerakoetan parte hartu ahal izango duzu. Honekin batera, gurasolaguna izateko aukera badago haurrak zaintzeko begirale zerbitzuarekin batera.
Izena emateko epea Urriaren 1 etik 30era izango da.
Honako hauek izango dira luzatu beharreko datuak:
Izen-Abizenak
Helbidea
P.K.
Herria eta auzoa
Telefonoa edota Mugikorra
Adina
E-posta
Gura duzun ordutegia (zein ordutan elkartu ahal zaren taldearekin)
Anima zaitezte! Herriko euskaldunak harremanetan jarriko gara euskaldunon mundua ikusgarri egingo dugularik!!
Izen-Abizenak: Fernando Benito
Helbidea: Azeta 9, 2ÂșC
P.K.: 48920
Herria eta auzoa: Portugalete (Azeta)
Telefonoa edota Mugikorra: 664 612 330
Adina: 49
E-posta: ferbenram@gmail.com
Gura duzun ordutegia (zein ordutan elkartu ahal zaren taldearekin): Asteazkenetan, 19:00tatik 21:30tara