Fredi Paia ukberri.net
/cc-by-sa ukberri.net

Aurten ere Algortako Bertsolari Eskolak ateak zabaltzen dizkio zerotik hasi nahi duenari. Bertsoen mundua gustatzen bazaizu eta neurriak, errimak, doinuak, koplak eta bertsoak zelan sortu ikasi gura baduzu hauxe da zure aukera. Josu Landetak gidatuko du talde berria aste bitik behin ikasturtean zehar.

Martitzenetan lotzen dira bertsozaleak, aste bitik behin (gaur azaroaren 3an klasea dago), 20:30etik 22:00etara, ikasturte osoan zehar, Aldai Patronatuan (Karitate kalea 1). Zer uste zenuten, bada, bakarrik umeak hasi ahal zirela 0tik?

Zalantzarik baduzu deitu ahal diguzu (94 491 4357 / 619 935 541), guk ez dugu antolatzen baina gustatzen zaigunez… zabaltzen dugu 🙂