Atzo arrastian Irati Jimenez izan zen gugaz, Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Eta berandu baino lehen atzoko zertzelada batzuk kontatu nahi dizkizuegu.
Zein arraroa den nobela hau!
Ilusioa pizten duen ideia okurritu zait.
Badakit nora noan, baina ez nora iritsiko naizen.
Mitoa behar izaten dugu.
Idazleak, neurri batean, banpiroak gara, dena lapurtzen dugu.
Zerbait bitxia asmatu, eta gero azaldu.
Ipuinak bizi du Irati. Eta Iratik lortu zuen hitzaldian gu emozionatzea, engantxatzea, transmititzea bizi duena. Eskerrik asko, eta hurrengora arte!
Hurrengo hitzordua azaroaren 26an izango da, 20:00etan Villamonte kultur etxean. Unai Elorriagagaz lotuko gara "Londres kartoizkoa da" eleberriaz berba egiteko.
Leave A Comment