Datorren azaroaren 15ean (igandea) ospatuko da Gurasolandia Arrasateko Uharkape Pilotalekuan, Txatxilipurdik eta Guraso.com-ek antolatuta. Gurasolandia familientzako jolas parke bat da, haur eta helduen arteko aisialdi harremana sustatzeko gunea. Horretarako ekintza eta tailer ezberdinak egongo dira, familiartean ongi pasatu eta jolastuz, parte hartuz, abestuz, gozatuz, kontatuz,… gaitasunen eta hizkuntzaren transmisioa emanez.

Iturria: Sustatu