Diaporamak Getxon

Bidaiatzea gustatzen zaigu, baita besteen bidaiekin gozatzea ere, horregatik antolatu dugu "Diaporamak" emanaldi sorta. Getxoko euskaltegiak inplikatu ditugu eta Topaguneko Kultur Errotaren eskaintza uztartu dugu, emanaldiak ederrak dira.

VESPAÑA: Ander Izagirre
azaroak 18 | 16:45ean | Santa Eugeniako kultur etxean, Romon
azaroak 19 | 9:00etan | Aldai Patronatuan, Algortan

AIRE AIREAN: Joxe Ramon Agirre
azaroak 19 | 20:00etan | Villamonteko kultur etxean, Algortan
azaroak 25 | 11:00etan | Santa Eugeniako kultur etxean, Romon

ALASKATIK USHUAIARA BIZIKLETAZ: Endika Fernandez
azaroak 25 | 18:30ean | Santa Eugeniako kultur etxean, Romon

Diaporamen nondik norakoak:

"VESPAÑA"
Zergatik Vespa: errepide txikietan, herriz herri, lasai ibiltzeko oso ibilgailu egokia delako. Gainera, jendea erakartzeko eta solasaldiak pizteko dohaina duelako.
Zergatik Espainia: etxetik oso gertu eta ibilbide turistikoetatik kanpo, paraje ezezagun harrigarriak daudelako.
Vespaña bidaiaren asmoa, beraz, errepide nagusietatik kanpo dauden Espainiako txokoak eta bertan bizi diren pertsonak patxadaz ezagutzea izan zen. Presarik gabe, bidegurutze bakoitzean inprobisatuz, bakarrik, eta solasaldiei monumentuei baino arreta gehiago eskainiz. 2006ko udaberrian Espainiari itzulia eman nion bi hilabetez.

"AIRE AIREAN"
Hauxe da lan honen esentzia, hauxe honen muina eta hau dena agertzeko, irudi ikusgarriak izateaz gain irudi apalak, gozoak eta adierazgarriak erabiliko ditugu.
Udazkeneko ostoak, tximeletak, gizakionak oinak lurra utzi nahiean, hainbat aldiz amesten ditugun hegazti hoien egaldiak eta nola ez gure inguruko eta urruneko mendietan eginiko hegaldi hoien irudiak agertuko dira.
Ametsa erronka bihurtzen da eta hastapeneko urrats hoiek, konpromiso handiko asmoetan bilakatzen da, urruneko mendietan hegan egitea. Hartu dugun helburu berria, Pakistango iparraldean aurkitzen den Baltistango lurretara joatea da.
Bertan baltiak bizi dira, 8000m.tik gora dituzten tontor zorrotzez inguratuta. Hauetako bat aukeratuko dugu, Broak peak mendia (8047m)
Bertatik eramango zaitugu hegan, K2, inguruko beste zenbait mendi zorrotz eta beraien oinetan sortzen zaizkien glazier erraldoi hoeien gainetik. Utzi zaitez ametsetan murgiltzen.

“ALASKATIK USHUAIARA BIZIKLETAZ”
Diaporama honetan, 2005eko maiatzetik 2006ko ekainera bitartean, bakardadean bizikletaz eginiko bidaia eskaintzen dut. Alaskako Anchorage hiriburuan hasi nuen eta Argentinako Ushuaian bukatu. Zeharkatutako herrialdeak, EEBB, Kanada, Mexiko, Guatemala, El Salvador, Honduras, Nicaragua, Costa Rica, Panama gero abioia hartu Cartagena de Indiasera (Colonbia), Ecuador, Peru, Chile eta Argentina.