skype bidezko berbalaguna

Topiko honi buruz berba egin dugu askotan. Berbalagunak beti geratzen omen gara tabernetan, kafe eta garagarado artean. Baina, ez, lagunok, ez da horrela. Friki internetzaleak ere bagara berbalagunak, ikusi bestela SKYPE bidez lotzen diren berbalagunen kasua. Berdin dio Rio de Janeiron egon, zein Sartagudan; Aulestin zein Idahon bizi.

Berbalagun taldeen funtzionamendu berbera dute, bakarrik ordenagailu aurrean geratzen direla, eta SKYPE programaz baliatzen dira taldeka berba egin ahal izateko, lasai euskara erabiltzeko.

Orain dago zabalik epea izena emateko, eta euskaraz ondo moldatzen diren berbalagunak behar dituzte taldeak egiteko. Animatzen bazara, badakizu, etxetik ere berbalaguna!