Pedro Maria Onandia Longarte Getxon jaio zen, 1949an. Arte Ederretako ikasketak egin zituen, marrazkiak, grabatuak, oleoak, erretratuak, paisaiak…

Mario Angel Marrodanek egindako liburutik atera ditugu irudi hauek zuekin konpartitzeko, eta egileak berak honela definitzen du Potxoren jarduna eta izaera: "Nabarmena da Potxok margoztuz zerbait esan beharra duela. Berarentzat oso garrantzitsua da naturaz gozatzea eta sentimenak adieraztea… Ikertzeko gogo biziak, gehiago jakiteko, etengabe margozteko, margoaren sekretu izkutuenak ere ezagutzeko grinak menderatzen du… Izan ere, Potxok ez du bost zentzuekin bakarrik margotzen, oihalean bere nima eta sentiberatasun guztia jarriz baizik."

Guri Joserra berbalagunak, Potxoren anaiak, eman digu aukera Debako bisita hau egiteko eta eskertu nahi diogu, larunbat goizean Potxok etxean hartuko gaitu, ea zer kontatzen dugun bueltan.