Martxoaren lehen asteburuan eskiatzera joango gara Getxoko hainbat berbalagun, familia eta lagun koadrila. Urtero-urtero plan berbera egiten dugu: bariku arrastian, 18:30ean, autobusez Algortatik irten, Jakako hotel batean lo, zapatu goizean Sonporteko eski-estazioan 2 orduko ikastaroa (hasiberrientzat eta esperientziadunentzat), arrastian Jakan poteoa, hotelean afaldu, horren astean batzuek parranda… Eta domekan berriro goiz altxatu, ondo gosaldu eta hotela utzi. Sonportera berriro eta han eskiatu, arrastiko 4 eta erdiak aldera buelta, eta 9etan edo Algortan berriro.

Krisi garaian gaudenez deskontu bereziak ditugu aurten familientzat: lehenengo umeak % 25eko deskontua du, bigarrenak % 50ekoa eta hirugarren umearentzat bidaia doan da.

Noiz: martxoaren 5etik 7ra
Prezioa: 135 € // Berbalagun eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 105 €
Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Merkea, ezta?
Izena ematea: otsailaren 24ra arte, telefonoz (619 935 541 / 94 491 43 57) zein posta elektronikoz (egizugetxo@yahoo.com) // Karitate kalea 1, sotoa 10. bulegoa | 48991 Algorta GETXO
Ingresoa egiteko: Euskadiko Kutxako 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini : )