Iñaki Frieraren azken eleberria proposatu genuen otsailean irakurtzeko. Hilaren azken ostegunean lotuko gara, ohi bezala, 20:00etan Algortako Aldai patronatuan. Gertukoekin egotea gustatzen zaigu, ondoan dauzkagunen lanak irakurri, kritikatu eta goraipatu nahi ditugulako.

Iñakiren "Zureak egin du" azken eleberrian tratu txarrak, giza harremanen bilakaera, ezusteak eta intrigak lotzen dira.  Hemen duzue kritiken hemerotekarako linka.

"Zureak egin du" Iñaki Frieragaz hitzordua
Eguna:
otsailaren 25a, osteguna
Ordua: 20:00 – 21:30
Kokapena: Aldai Patronatua // Itxasgane etxea Aldai Patronatua tagzanian
Kalea: Karitatea 1 Algorta

Iñaki Friera: “Zureak egin du” / Otsaileko hitzordua Uribe Kostako irakurzaleen txokoan.