Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).



Zergatik eta nola? Bada, berbalagun eskuzabal batek oparitu dizkigu liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak… Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.


Eleberriak

ETXEBERRIA, Aitziber: 31 Baioneta, Erein, 2007. Donostia, ”Opera prima” SARIA 2007

ARANA; Aitor: Ipuin ilunak, Harana bilduma, Hiria, 2007

Saiakerak

ALONSO, Jon: Astrolabioa, Upaingoa Saila, Pamiela, 2007.

 

Poesia

GARDE, Luis: Haize hegoaren aroak, Pamiela Poesia, Pamiela, 2007.

 

Itzulpenak

TAYLOR, Kressmann: Horrela egiten dute emakumeek amets, Alberdania, 2007 (euskaratzailea, Joxan Elosegi).

FLAUBERT, Gustave: Madame Bovary, Ibaizabal (euskaratzailea, Patxi Apalategi).

 

Album ilustratuak

MCBRATNEY, Sam  & JERAM, Anita: Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan, Kókinos, 2007, (euskaratzailea, Josune Muñoz Skolastika).

 

Ume txikientzat

DE DÉU PRATS, Joan: Zuhaitza pentsioa, Desclée, 2007 (euskaratzailea, Lurdes Auzmendi).

 

8 urtetik aurrera

BILBAO, Leire + MITXELENA, Jokin: Komunean galtzen naiz, Kuku saila, Elkar, 2007.

 

12 urtetik aurrera

ORMAZABAL, Joxantonio + ODRIOZOLA, Elena: Ilunorduak eta argilaurdenak, Xagu Xar, Elkar, 2007.

ARRIETA, Jesus Maria: Antso Gartzeiz, Ekilore, Gero, 2006 (ilustrazioak, Yulen Zabaleta).

 

Komikiak

RODRIGEZ & FERNANDEZ: Iparraldeko basamortuak, Saure, 2007, (euskaratzailea, Joxean Sagastizabal).

JANSAIN & MARRERO – ZERDA: Babelgo txotxongilaria, Saure, 2007, (euskaratzailea, Karlos Zabala).

GENUA, Enkarni & GOMEZ, Manolo: 33 + 3 urte. Kontu kontari, Erein, 2007, (euskaratzailea, Joxean Sagastizabal).

 

Antzerkia

FTI ANTZERKIOLA IMAGINARIOA: 8 Olivetti poetiko . Mundopolski, erreboltaren ziaboga, Artezblai, 2007.

DE DIOS LOPEZ, Javier: Arrainen bazka, Artezblai, 2007 (euskaratzailea, Harkaitz Cano).

 

Txostena

ZENBAITEN ARTEAN: Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarra, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2007.