Martxoaren 13an, larunbatean, bertsolari eta musikariek lagunduta bazkalduko dugu Astigarragako Astarbe sagardotegian. Indautxu, Mahatserri (Santutxu eta Txurdinaga) eta Getxoko berbalagun eta lagunak joango gara, Lauaxetako hainbat talde ere animatzen ari dira. Baina, aurten, zerbait berria gehitu diogu proposamenari, bi plan egiteko aukera izango dugulako.

Lehen aukera: GOIZETIK GAUERA / Ekainberri kobazuloan bisita
8:30ean Algortako Kirikiñotik irten
10:30ean Zestoako Ekainberri kobazuloaren erreplika bisitatu
13:30ean Astigarragako Astarbe sagardotegian bazkaldu bertsolari eta musikariekin
Arrastian Hernanin poteoa
20:00etan bueltatzeko hitzordua
22:00ak aldera etxean

Bigarren aukera: EGUERDITIK GOIZERA / Parranda itzela Hernanin
11:30ean Kirikiñotik irten
13:30ean Astigarragako Astarbe sagardotegian bazkaldu bertsolari eta musikariekin
Arrastian & gauean Hernanin parranda itzela!!!
3:00etan bueltatzeko hitzordua
5:00ak aldera etxean

Lehenbailehen eman izena telefonoz, 619 935 541 (Rozio), gero 38 € ingresatu zure izen-abizenekin Euskadiko Kutxako gure kontuan (3035 0067 66 0670062588), eta eginda dagoenean ere abisatu, mesedez.

Ekaingo kobazuloaren erreplika bisitatu gura baduzu, aukera ederra duzu. Zer edo zer ikusten joateko hemen euren web gunea duzu.

Astarbe sagardotegiaren inguruko informazioa ere topatu dugu sarean.

Animatu, gonbidatu lagunak eta goazen sagardotegira!