Iñaki Friera izan genuen atzo Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. "Zureak egin du" eleberriaz berba egin aurretik parlamentuko bere lanaz hitz egin genuen. Interprete aritzen da bertan, eta hainbat emakumeren testigantzak entzun eta gero hasi zen gai hau lantzen. Emakume baten ahotsetik idazten ez zen eroso sentitu, eta eleberri beltza aukeratu zuen istorioa kontatzeko. Susa argitaletxearen web gunean ere irakur dezakezu liburua.

Eskerrik asko, Iñaki, gurera etortzeagatik. Liburua irakurri ez duen baten bat ziur animatuko da irakurtzera.

Hurrengo hitzordua martxoaren 25ean izango da, osteguna, arrastiko 20:00etan lotuko gara Aldai Patronatuan, ohi legez. Hilabetea duzu Fermin Etxegoienen "Autokarabana" irakurtzeko, animatu eta gutxi barru egongo gara!

Fermin Etxegoienen “Autokarabana” martxoan