Aste honetan ere liburuak oparitzen ditugu. Begiratu beheko zerrendan eta zer edo zer interesgarria ikusten baduzu, esan.
Martxoak 17
Narrazioa
LINAZASORO, Karlos: Diotenez, Erein, 2007. Erein-Euskadiko Kutxa Narratiba SARIA 2007
ONANDIA, Mario: Gela debekatua, Hiria, 2007.
ARISTI, Pako: Udan lan egiten zuen gizona, Bakanak, Erein, 2007.
Saiakera
ZALLO, Ramon: Euskal Herria, gaur. Kultura, historia eta gizartea, aniztasunaren eta ezagutzaren aroan, Alberdania, 2006 (euskaratzailea, Josemari Navascues).
ANAUT, Dabid: Txokotik zabalera, Zerberri, Alberdania, 2006.
Itzulpenak
ZWEIG, Stefan: Hogaita lau ordu emakume baten bizitzan, Igela, 2007 (euskaratzailea, Edorta Matauko)
KAFKA, Franz: Bizian argitaratuak, Alberdania & Elkar, 2007 (euskaratzailea, Naroa Zubillaga)
Poesia
ARANO, Jon: Zeruak eta ifrentzuak, Elkar, 2007.
AIARTZAGUENA BRABO, Eñaut: Gogoeten kronika. Gazte baten egunerokoa, 2007.
2 urtetik aurrera
LODGE, Jo: Zer diozu, Kroko?, Ibaizabal, 2007 (euskaratzailea, Naroa Ogando).
5 urtetik aurrera
ABEYÀ, Elisabet eta CAPDEVILA, Roser: Sorgin bat bizikletan, Elkar, 2007
Gazte literatura
KNISTER: Kika Supersorgina. Mendebalde basatian, Gero, 2006 (euskaratzailea, Iñaki Aristondo).
MORILLO, Fernando: Iratiko sorgin basatia, Ibaizabal, 2007.
Album ilustratuak
WEULERSSE, Odile & DAUTREMER, Rébecca: Nasrudin & astoa, Ibaizabal, 2007, (euskaratzailea, Naroa Ogando).
Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?
B
ai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).
Zergatik eta nola? Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak… Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.
Leave A Comment