Aste honetako liburuak hemen daude, zuen eskura. Aukeratu zer irakurri gura duzuen, eskatu emailez (egizugetxo@gmail.com) edo telefonoz (94 491 43 57), eta bulegora bila etorri. Horixe egitasmo xume eta eskuzabal honen funtzionamendua.

 

Martxoak 23

Narrazioa
RODRIGEZ, Eider: Haragia, Susa, 2008.
SERRANO, Asier: Eskuetan mapak, Txalaparta, 2007.

Saiakera
ALVAREZ ENPARANTZA, Jose Luis: Horretaz. Zazpi saiakera labur, Elkar, 2007.
LARRINAGA RENTERIA, Ane: Kulturgileak eta kulturaren esparrua I. Tradizio intelektualak beranduko modernitatean, Utriusque Vasconia, 2007.

Itzulpenak
PRATOLINI, Vasco: Maitale koitaduen kronikak, Alberdania & Elkar, 2007 (euskaratzailea, Koldo Biguri).
WILDE, Oscar: De profundis, Txalaparta, 2007 (euskaratzailea, Aitor Arana).

Poesia
SARASOLA, Beñat: Kaxa huts bat, Susa, 2007.

2 urtetik aurrera
LODGE, Jo: Txipli-txapla! kroko eta eguraldia, Ibaizabal, 2007.

5 urtetik aurrera
DE PÉTIGNY, Aline eta DELVAUX, Nancy: Kamile. Aita eta ama ez daude haserre, Ttarttalo, 2007.

6 urtetik aurrera
MENDIGUREN, Xabier eta BELMONTE, Jose: Lierni eta Morrokoa, Elkar, 2007.
PEINADOR ARBIZA, Ángeles: Ahatetxo itsusia. Hiru txerrikumeak. Sirenatxoa. Jostun kementsua, Aizkorri, 2007.

10 urtetik aurrera
CRAIGHEAD GEORGE, Jean: Egun bat oihan tropikalean, Txalaparta, 1992.

Gazte literatura
ZENBAITEN ARTEAN: West Berlin eta beste kontakizun batzuk, Ediciones Beta, Relato labur saria, 2007.
ZUBIZARRETA, Patxi: Eztia eta ozpina, Alberdania, 2007.

Sukaldaritza
DIAZ DE MONASTERIOGUREN, Amaia: Handitzen, handitzen. 200 errezeta haurrak ondo elikatzeko, Ttarttalo, 2009.

Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?
Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).

Zergatik eta nola? Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak… Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.