Aste honetan, eta oporretan joan aurretik, liburuen eskaintzarekin gatoz. Ea zer edo zer interesgarria topatzen duzun egun hauetarako.

Martxoak 30

Narrazioa
ZUBIRI, Harkaitz: Zakur kale, Susa, 2007.
JUARISTI, Felipe: Ez da gaua begietara etortzen, Erein, 2007.

Biografia
GUILLENEA, Itziar: Giuseppe Verdi, Elkar, 2007.

Saiakera
BUSTILLO KASTREXANA, Joxerra: LAB sindikatuaren historia II. Hator gorrira (2000-2005), Txalaparta, 2007.
MUJIKA URDANGARIN, Luis Maria: Arabako euskal toponimia. Fonetika eta etimologia.
Asparren, Donemiliaga, Barrundia
, Hiria, 2007.

Itzulpenak
ACHEBE, Chinua: Gainbehera dator dena, Alberdania & Elkar, 2007 (euskaratzailea, Alberto Martinez de la Cuadra).
QUENEAU, Raymond: Estilo ariketak, Igela, 2007 (euskaratzailea, Xabier Olarra).

Poesia
OTAMENDI, Jose Luis: Erlojuen mekanika, Susa, 2007.

2 urtetik aurrera

LODGE, Jo: Arkatz magijoak. Kroko eta koloreak, Ibaizabal, 2007.

3 urtetik aurrera
SLEGERS, Liesbet: Katalin etxean laguntzen, Ibaizabal, 2007 (euskaratzailea, Nekane Umerez).

5 urtetik aurrera
AÑORGA, Pello: Jenio gaiztoa, Aizkorri, 2007 (ilustratzailea, Jokin Mitxelena).
HAHN, Cyril: Bubu ehiztari, Ibaizabal, 2007

6 urtetik aurrera
MAZALI, Gustavo: Loti ederra. Txanogorritxo. Enperadorearen jantzi berria. Asto larrua, Aizkorri, 2007.
RUIZ, Ruben: Sekretuak belarrira, Aizkorri, 2007 (ilustratzailea, Elena Odriozola)

8 urtetik aurrera
DISNEY eta PIXAR: Ratatouille, Aizkorri, 2007.

Gazte literatura
MORILLO, Fernando: Seximenduz, Elkar, 2007.

Komikiak
ARMSPACH, Marc eta LEFEVER, Beñat: Orreaga, Sua, 1991.

Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?
Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).

Zergatik eta nola? Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak… Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.