Kepa Altonaga biologoa eta idazlea da, eta dibulgazio zientifikoaren bidean egin eta egiten dio ekarpena euskarazko literaturari. Horren adibide dira honako lanak: "Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan" (1998, Elhuyar), "Armand David, pandaren aita" (2001, Elhuyar), "Etxepare Aldudeko medikua" (2006, Euskaltzaindia-EHU), eta aurtengo bere azken lana, "Darwin geurean" (2010, Pamiela).
Bihar arrastian Uribe Kostako irakurzaleen txokoan gonbidatu dugu Kepa. "Darwin geurean" saiakeran Darwinen teoriak gurean izan zuen oihartzuna eta eztabaida mahai gainean ipini ditu Loiuko idazleak. Horixe izango dugu berbagai bihar, arrastiko 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan. Animatzen bazara, badakizu non egongo garen.
Keparena ikasturte honetako azken saioa izango da, irailean energiaz beterik bueltatuko gara 🙂 Uribe Kostako irakurzaleen txokoan!
Leave A Comment