Udan inoiz baino gehiago euskaraz gozatu behar dugu, patxadaz. Eta hori lortzeko bi proposamen ditugu: herrian bertan udako berbalaguna eta Bizkaiko baserri giroan euskaraz egin.
Berbalagunak V. Mintza Egunean
Udako berbalaguna urtero antolatzen dugu Getxon, dagoeneko klasiko bihurtu zaigu. Ekainean zehar izena emateko aukera dago, eta taldeak uztailaren lehen astean ipiniko ditugu martxan. Parte hartzeko zeuk esan zein ordutan eta egunetan etorri ahal zaren eta horren arabera talde berriak sortuko ditugu. Uztaila eta irailean lotuko gara, abuztuan taldeko kideek erabakiko dute zer egin.
Create your own video slideshow at animoto.com.
Bigarren egitasmoa Topaguneak (euskara elkarteen federazioak) eta EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak), elkarlanean, mintzalagunentzako aukera berri bat landu dute. Busturialdean eta Mungialdean dauden 17 baserritan, giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke. Proiektuan parte hartzeko edo informazio gehiagorako Topagunearekin harremanetan jartzea baino ez dago. Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da.
Leave A Comment