Urtero, udaberrian, bizikleta-asteburua antolatzen dugu: egon izan gara vasco-navarro trenbide zaharrean, Bardeetan, Plazaola trenbide zaharrean, Agurain inguruetan…

Araba maite dugu -baduelako lautadarik eta errepide lasairik- eta aurten ere hara goaz 10 bat lagun -Bilbo, Sestao eta Getxo aldekoak-: ekainaren 12an eta 13an  (larunbata eta igandea). Larunbat goizean irten, Trebiñun 60-70 km-ko buelta egin eta Gasteizen lo egin, Carlos Abaitua aterpean. Igandean, berriz, Gasteizko eraztun berdea ezagutu nahi dugu.

Ziur iaz bezain ondo pasatuko dugula!!