Atzo egin genuen bizikleta-taldearen lehen bilera-merienda eta 20 lagun batu ginen Aldai Patronatuan (pena ez genuela lehen talde-argazkia egin): batzuk gazteak, beste batzuk esperientziadunak, neskak eta mutilak, sasoiko daudenak eta berde gabiltzanok, gehienak getxoztarrak baina Ezkerraldeko ordezkaritza majoarekin, eta baten bat bizikletaz ere agertu zen (oso ondo!).

Taldeak uste baino arrakasta handiagoa izan du eta une honetan 36 lagun gaude zerrendan; dena den, eta atzo esan bezala, zeernda irekita dago eta zuen inguruko besteren bat gehiago animatzen bada, esan eta zerrendan jarriko dugu.

Taldearen filosofia, helburua eta dinamika zein den oraindik ere ez dakizuenok, labur esanda hauxe da: lehiarik gabeko taldea, euskaraz, jendea ezagutzeko eta kirol apur bat egiteko hilean behin trafiko gutxiko Getxo inguruetan.

Irteeren egutegia denon artean osatzen joango gara, lehena urriaren 2an izango da, eta ibilbidea kontsultatu daiteke hemen: http://www.bikemap.net/route/683565

1. bizikleta-irteera: Algorta-Bilbo-Algorta

Noiz: urriak 2

Noiz: 9:00etan Telletxeko aparkalekutik irten

Kaskoa buruan bertan lotuko gara