Gure taldearen zazpigarren urtea da eta, zoritxarrez, bakarrak gara Getxon yoga euskaraz lantzen. Atzo arrastian Hasier irakaslearekin eta taldeko kideekin elkartu ginen Aldai Patronatuan, ikasturteari hasiera emateko. Zerrendan 18 lagun daude, oraindik ez baduzu izena eman, arin ibili, leku bi besterik ez daude taldean.

Parte hartzeko informazioa:

Urritik ekainera bitartean
Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan)
Prezioa: hilean 30 € / 25 € Berbalagun, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek.
(Urriaren 4, 6 eta 13an klaseak Aldai Patronatuan izango dira)