Julen Gabiriak itzuli du “Hilobiko isiltasuna” eleberria, Arnaldur Indridason idazle Islandiarraren nobela honetan Reykjavikeko urbanizazio berri batean gaude, eraikitzen ari diren etxe baten orubean giza saihets-hezur bat aurkitu dute, eta hezurdura oso bat gero. Erlendur Sveinsson inspektoreak askatu beharko du, bere polizia lagunekin, aurkikuntza horren korapiloa. Lehenbizi itxaron egin beharko du arkeologoek beren lana buka dezaten, ematen baitu berrogeita hamar hirurogeita hamar bat urte egon direla hezurrak lurpean.
Erlendurrek ordea ez du pazientziarik, eta bertatik hasiko da ikertzen leku hura zer izan zen urte haietan, Bigarren Mundu Gerra garaian, amerikarrek eta ingelesek hiria okupatu zutenean. Bilatuko duena ez da gustagarria, izugarria baizik. Izugarria baita “arima hiltzaile” baten historia.
Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza animatu!
Azaroaren 25ean, osteguna, 20:00etan, Aldai Patronatuan lotuko gara.
“Ahizpa txikia, itzulpengintza”
“Itzultzailea ikustezina izan behar da, bitartekaririk ez da igarri behar”
“fidagarritasuna, gauzak geratzen dira biddean…”
“hilabetez bizi gura nuen itzulpena”
Irakurri: Aarto Pasilina