Datorren zapatuan, abenduaren 22an, bizikleta-taldearen hirugarren irteera dugu. Oraingo ibilbideak 35 km izango ditu eta Dabidek prestatu du mimo handiz. Honen amaieran irteeraren mapa eta perfila dituzue.
Betiko moduan 9:00etan lotuko gara Algortako metro plazako aparkalekuan, eta handik irtengo gara Mezpelerreka auzoko urtegiraino (Bizkaiko labe garaietarako eraikita). Bidearen %90ra bidegorrietatik egingo dugu. Portugaletera igaro (agian aurretik Santurtzira bueltatxoa), bidegorria hartu Barakaldora eta hortik ere ia-ia bide osoan zehar, bidegorrian.
Zapaturako, gainera, eguraldi hotza baina eguzkitsua iragarri dute, animo txirrindulariok! Eta eskerrik asko erraldoia Dabidi!
Eguna, ordua eta lekua: Abenduaren 11n, larunbata, Telletxeko aparkalekuan, 9:00etan
Ibilbidea: Algorta-Barakaldo-Algorta
Kilometro-kopurua: 35
Zailtasuna: oso erraza
Leave A Comment