Tropelakideak Barakaldon

Tropelakideak Barakaldon


Abenduaren 11n, larunbatean, berriro batu ginen berbalagun txirrindulariok hirugarren bizikleta-irteera egiteko. Goizeko bederatzietan Telletxeko aparkalekua hiru gradutan zegoen eta, hala ere, 18 gudari agertu ginen hankak mugitzeko prest. Hasi aurreko zulaketa Patxi Pro-ri esker konpondu ostean, txiri-txiri abiatu ginen hondartzetako paseotik zubiraino, eta handik Santurtziko parkea bisitatu genuen, Portugaleteko aldapa beldurgarriak saihestearren. Behin bidegorria hartuta, Sestao eta Barakaldoko alderik ezagunenak zeharkatu genituen: BEC eta merkatal-gune erraldoiak. Baina, zorionez, Barakaldok badu beste alde bat, gutako askorentzat ezezaguna: urtegiak, arbolak, parkeak, basoak eta baserriak dituen El Regato auzoa eta hara iristeko bidea. Tartean beste zulaketa bat eta eroriko bi egon arren, helburua lortu genuen: salda beroa eta ondo merezitako hamaiketakoa. Buelta gozoagoa izan zen: ordura arte zeruan egondako bola hori hotz hura gure oinak eta eskuak epeltzen hasi zen eta, itsasadarretik suabe-suabe, etxeraino joan ginen, pozik eta harro. Hurrengoan gehiago, lagunok!

Konponketak egiteko ikastaroa antolatuko dugu :)

Konponketak egiteko ikastaroa antolatuko dugu 🙂