Epaimahaikide saltseroak topatu genituen bidean

Epaimahaikide saltseroak topatu genituen bidean


Joan den asteburuan Getxoko Udalak antolatutako II. “GetxOn egin” pintxo-lehiaketa izan da, euskararen jardunaldien barruan. Areeta eta Erromon 11 tabernak hartu zuten parte eta Algortan eta Andra Marin, berriz, 22k. Txapelketa honetan, pintxorik onenak saritzeaz gain, euskara ere kontuan hartzen da: taberna barruko kartelak, euskal musika, zerbitzarien hizkuntza eta jarrera…

Berbalagun batzuk batu ginen larunbat eguerdian Algortako taberna batzuk bisitatzeko eta pintxoetako batzuk dastatzeko. Giro ederrean ibili ginen berbalagun gazte eta beteranoak, itsas-kirikiƱoak, guakamolea eta “nor-nori-nork” bezalako pintxoak probatzen, besteak beste.

Zorionak parte-hartzaile eta dastatzaile guztioi, eta datorren urtean gehiago eta hobeto!